BERTSOTAN

Xilaba txapelketaren finala, Baionan

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Xilaba txapelketa, datorren larunbatean, azaroaren 15ean amaituko da Baionan bertan egingo den finalarekin. Saioa 17:00ean hasiko da.

Bertan Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, eta Xumai Murua bertsolariak neurtuko dira. Joana Itzaina arituko da gai-emaile Baionako Lauga gelan. Epaile lanetan Eneko Bidegain, Beñat Soulé, Lierni Elortza, Joakin Arregi eta Erik Etxart izango dira. Aurten, Txomin Ezponda bertsolari baxenabartarrak jantziko dio txapela txapeldun berriari.

Aurtengo txapelketako finaleko berrikuntza nagusia Txato Saria da. Sariak, finaleko bertsolarien artean kantaera aberatsena sarituko du. Hiru epaimahaikide arituko dira kantaera ederra aztertzen: Mixel Aire Xalbador bertsolari baxenabartarra, Pantxika Solorzano Bertsularien Lagunak elkarteko kantari lapurtarra, eta Jojo Bordagarai baxenabartarra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button