MUSIKA

Kultura Live Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen elkarteak laborategia ondu du

Kultura Livek Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen elkarteak Kultura Live Lab ekimena abiatu du sektorearen inguruko mahai-inguru, mintegi eta lanabesak sustatzeko xedearekin. Ekimena ekainaren 6an, Donostiako Dabadaba aretoan, egingo den jardunaldi batean gauzatuko da, 9:30etik 14:00etara.

“Zuzeneko musika aretoen lan-dinamikan profesionaltasuna bultzatu eta aurrera egiteko apustua sendotzeko Nazioarteko Zuzeneko Musika Aretoen Jardunaldia antolatu dugu. Jardunaldi honen bitartez Live DMA elkartearen lan dinamika, Creative Europe ekimena, Europako zuzeneko musika aretoen sarea osatzeko oinarriak, eta zuzeneko musika aretoen datu baseak aurrera eramateko dinamikak ezagutuko ditugu”.

Horretarako Europako Live DMA elkarteko Audrey Guerre koordinatzailea eta Arne Dee datu baseak osatzeko Live DMA survey programaren koordinatzailea gonbidatu ditu Kultura Livek. Haiekin batera, Ainhoa González Sanchiz Creative Europe Desk Media Euskadi izango da, Creative Europe ekimena ezagutzeko asmoz.

informazio gehiago: kulturalive.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button