IKUS-ENTZUN

Zinegile garaikideen lan apartak, Azkoitiko Matadeixen

Azkoitiko Matadeixen hainbat film interesgarri pantailaratuko dituzte abendutik otsailera bitartean.

Atzo, Joshua Oppenheimerrek zuzenduriko The act of killing emanaldia izan zen. 1965eko estatu kolpe militarraren ondoren, Suharto generalak Indonesiako boterea bereganatu zuen. Ondoren genozidioa etorri zen: milaka komunista, egiazko edo ustezko, erail zituen heriotzaren eskuadroi indonesiarrak.

Gai beratik tiraka, bihar, abenduak 16, Baztartxon, zuzendari beraren The look of silence filma ikusi ahalko da 22:00etatik aurrera. Indonesiako genozidioaren gaineko lana da hori (milioi bat pertsona erailak izan ziren). Infernu horretatik  bizirik atera zen familia batek bere semea nola eta nork hil zuen deskubritzen du. Anaiarik gazteenak inguruko jendearen isiltasuna eta beldurren kontra jardungo du, hiltzaileak izan zirenengana heldu arte.

Ekimenak salto egingo du datorren urtera, eta urtarrilaren 13an, Terence Daviesen A quiet passion lana ikusi ahalko da, 22:00tan, Baztartxon.
Ondorengo saioak honakoak izango dira: urtarrilak 27, Fuocoammare (Gianfranco Rosi); otsailak 10, Paterson (Jim Jarmusch); eta otsailak 24, El botón de nacar (Patricio Guzmán).

Xehetasun guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button