BESTELAKOAK

“Bebarruko Jardunek”, Calvin Johnson, Fasenuova, Von Trier…

 

Azkoitiko Matadeixen Bebarruko Jardunek izeneko egitaraua hasi zen iragan martxoaren 29an; egun horretan Mursegok eta Amorantek jo zuten. Gaur, apirilak 4, berriz, Mobydick eta Joseba B Lenoir musikariek joko dute, 23:00etan.

Beste bi kontzertu interesgarri ere izango dira: apirilaren 12an, Fasenuova bikote galiziarra, eta 22an, Calvin Johnson musikari estatubatuarra; Olympia hiriko Johnsonek K Records diskoetxe ezaguna eta Beat Happening indie talde azpimarragarria eratu zituen.

Musikaz gain, zinea ere biltzen du egitarau horrek; hala, apirilaren 9, 23 eta 30ean, Lars Von Trier zuzendariaren Riget filmaren lehenengo eta bigarren zatia proiektatuko da, Izu Zinezkoak lelopean. Antolatzaileen arabera, “Riget arimen mundura irekitzen den atera zuzentzen diren xarma gabeko korridore labirintikodun ospitale bat da. Isilpeko batzuk lazgarriegiak dira lurperatuak mantentzeko. Helmer doktorea, ospitaleko zirujau-buru berria, berehala sartzen da ospitalean gertatzen den guztia menderatzen duen zirujauen anaiarte makur batean. Badaude ikusten uzten hasten diren beste presentzia batzuk ere ospitaleko labirintuetan…”.

Apirilaren 25ean, halaber, Zapatilla Fest emanaldia izango da; alegia, Zapatilla films kolektiboak egindako film laburren proiekzioa. Hamar bat lan pantailaratuko dituzte ordubete inguruan; tartean, Adiskide bat bazen, Killer tipula, Little Zings eta Odon.

Azkenik,maiatzaren 6tik 11ra bitarte, ZEMOS 98 Zapi’terdi Astea izango da: “ZEMOS 98 ikerketa talde bat da eta hezkuntza, komunikazioa eta ikus-entzunezko narrazioarekin zerikusia duten edukiak antolatzen eta ekoizten dituzte, sare gizartea eta kultura digitalaren testuinguruan”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button