BESTELAKOAK

“KLOF” fantzinearen festa piztia

KLOF fanzinearen ale berria, hamalaugarrena, Animal izenburupean plazaratuko da, laster. Hala, fanzine-hilabetekari horretan parte hartzen dute idazle eta ilustratzaileen ekarpen piztiak iristear daudelarik, argitalpenaren arduradunek KLOF Festa ondu dute, azaroaren 15ean, Bilboko Badulake tabernan.

Ekitaldi basati horretan Los Plomos eta La Hora del Primate rock talde bilbotarrek joko dute. Biek ala biek fanzinearen aurreko alearekin batera plazaratu zen ReKLOFpilatorio Underground disko-bilduman parte hartu zuten.

Taldeen harira, La Hora del Primatek Euskal Primate School izenburuko estreinako lana plazaratu du oraintsu. La Hora del Primate talde eratu berria da, taldekideak ibilbide luzeko musikariak diren arren: Rioja abeslaria (The Paniks, Atom Rhumba, Munsterland); Fernando Ulzión saxojolea (Los Plomos); Alberto bateria jotzailea (Capsula, Elfo Negro); Barrio gitarra jotzailea (Inserta, Elfo Negro), eta Alberto baxu jotzailea (Bugatti, Roscachapa). Laukoteak punk, blues eta soul estiloak jotzen ditu, eta ondoko eraginak aipatu dituzte: Zen Guerrilla, The Stooges, The Dirtbombs, Black Sabbath, DEVO, besteak beste.

Los Plomos, bestetik, pop, garage, rockabilly eta post punk estiloak uztartzen ditu bere doinuetan, eta lau kantuko lehenengo maketa grabatu berri du, Balea Musika estudioetan. Zuzenean grabatutako lana da, eta, aurki, sarean izango da entzungarri; halere, taldearen ametsa da lau doinu horiek binilozko EP batean argitaratzea da.

Sarrera doan izango da eta bertan diskoak eta KLOF fantzineak salmentan egongo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button