MUSIKA

Bilboko Udal Txistulari Bandak Iparragirre omenduko du

Bilboko Udal Txistulari Bandak Iparragirre omenduko du gaur  Euskaldunan, bere heriotzaren 130 urteurrenean emango duen kontzertuan, 20:00etan. Euskal koblakari gipuzkoar musikariak konposatutako Hiru kanta obraz gain, Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen Udal Txistulari Bandak bere formatu tradizionalean, Jose Maria Gonzalez Bastidaren eta Jose Inazio Ansorenaren obrak ere interpretatuko ditu.

Jose Maria Iparragirre, euskal kantutegiko konposatzaile ezagunetarikoa da bere Gernikako Arbola euskal ereserkia konposatu izanagatik besteak beste. Omenaldi honetarako –gipuzkoar musikariak konposatutako Hiru Kanta obraz gain- , Jose Maria Gonzalez Bastidak, Iparragirreren omenez  konposatutako Iparragirreren biziantza laburra eta euskal kantutegian ezinbestekoa den Jose Inazio Ansorenaren obrak ere interpretatuko ditu, adibidez, Sei doinu xuberotar, Arkupeetan edo Labirulena. Errepertorioari amaiera emanez, jatorri herrikoia duen Otaño bertsolaria eta Jose Domingo de Santa Teresaren Elkor-Mendi obrak entzun ahal izango dira.

Bere hurrengo hitzorduan, azaroaren 30ean, Udal Txistularien Bandak Aiko Taldeari emango dio protagonismoa, euskal  musika eta dantza tradizionalaren alde lan egiten duen maisu taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button