ARTEA

Abangoardiako adierazpenak BLV-ART jaialdian

Bilbo Zaharra inguruaren berriztapenerako, kultura erabili nahi da elementu dinamizatzaile gisan, eta horretarako BLV-ART programaren beste edizio bat antolatu da aurten, ekainaren 7tik aurrera.

Ekimenaren barruan performanceak, antzerkia, hiriko arteak, poesia eta musika entzuteko eta ikusteko parada egongo da. Sorkuntza artistikoarekin erlazionatutako abangoardiako proposamen horiek ohikoak espazioetan izango dira gozagai: Bilborocken, San Frantziskoko Udaltegian, BilbaoArten, Berreginen Museoan, Sareanen, Bilbi hotelean, Anti-Liburudendan, La Karpinterian eta Zubiburu garagardotegian.

Programazioa datorren asteazkenean, ekainaren 7an, abiatuko da Anti-Liburudendan, Marcos Gimeno bertsolari, pailazo eta umoregilearen SkizopozikS ikuskizunarekin, 20:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, Bilborock-era Allegro ma non troppo ikuskizuna egingo du Miren de Miguel artistak.
Antzerki eta dantzarekin gozatzeko honako lanak programatu dira:  Bea Insaren eta Leyre Berrocalen Vidas pasadas, Bilbi hotelean; Mal Peloren eta Federica Porelloren Bach; eta Dxusturi Antzerkiaren Karramarroa. BLV-ARTeko programazioak May Serranoren, Sebastián H-W mexikarraren edo Bárbara Bañuelosen performanceak ere antolatu ditu. Eta ekoizpen propioko bi ikuskizun ere aurkeztuko dira: María Ptqken Misión käpsa (ekainaren 14an eta 15ean) eta  Ixi García, Joke De Vries eta Antonio Quiles adituen Coctail: Mezclar y servir templado (ekainaren 17an).

Musikari begira, Garazi Gorostiagaren eta Fernando Carvalloren proposamen musikala, eta Inun musikariaren kontzertua ondu dira.
Jarduera guztiei buruzko datu zehatzak www.kulturabarrutik.eus webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button