MUSIKA

Bilboko Hanky Panky diskoetxeak Erik Voeks-en lan berria argitaratuko du

Erik Voeks pop musikari estatubatuar bikainak So The Wind Won’t Blow It All Away izenburuko lan berria plazaratuko du Bilboko Hanky Panky zigiluak. Diskoa CD digipack formatuan aterako da, azaroaren 11n.

Voeksek argitaratuko duen bigarren lana da. Aurrekoa, Sandbox, 1993an plazaratu zuen estatubatuarrak eta kultuzko diskoa bihurtu da gitarra sendoekin jositako pop zaleen artean.

Diskoa Patrick Hawley (Pansy Division, Prisonshake, Adam Schmitt) bateria-jotzailearen laguntzarekin grabatu du Voeksek. Hanky Pankyren arabera, diskoak 13 doinu biltzen ditu. “Aizundurik gabeko pop puruzko bederatzi konposizio argitsu eta emozioz beteak dira”. Bilboko zigiluak aurretik estatubatuarraren lau kantuko binilozko EPa argitaratu zuen, 2012an, Spring Records markapean.

Izan ere, 2012tik hona grabatu dituen kantuak bilduko ditu CD berriak. Eduardo Ranedo musika-kazetariaren aburuz, “ezinbesteko pop-aren tratatua da, doinu menderaezinekin beteta, egoera puruan dauden kantuak”.

Informazio gehiago: hankypankyrecords.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button