BESTELAKOAK

“Unamunoren Eguna” ospatuko dute gaur, Bilbon

Gaur berton, Bidebarrietako Liburutegian eskainiko den kontzertu lirikoarekin, eta egilearen izena daraman plazan egiten den lore eskaintzarekin egingo zaio gorazarre gaur Miguel de Unamunori. Izan ere, gaur, 153 urte beteko dira Miguel de Unamuno Bilbon jaio zenetik, 1864ko irailaren 29an.

Gaur, Música para Miguel de Unamuno izeneko kontzertua egingo da Bidebarrietako Liburutegian, arratsaldeko 19:30ean, Luís Santana baritonoarekin eta pianoan arituko den Antonio Lópezekin.

Baina protokoloaren ekitaldiez gain, Bilboko Udalak Miguel de Unamuno XVII. Saiakera Sariak irabazi zituzten bi saiakera-lanak argitaratu ditu: Misentropia (Erein) Mitxelko Urangak idatzita, eta La flecha (sin blanco) de la historia (Anagrama eta Devenir) Manuel Cruzena.

Mitxelko Urangaren Misentropia lanari dagokionez, epaimahaiak azpimarratu zuenez, “lan erakargarria eta irakurtzeko erraza da, eta pentsamendu berritzailearen bitartez egungo errealitateari begiratzeko leihoa zabaltzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button