IKUS-ENTZUN

Sorginak izan ginenean

The juniper tree filma modan jarri da eta hainbat tokitan pantailaratua izan da. Oraingo honetan FAS Zineklubak emango du gaur Nietzchka Keenek 1990. urtean filmaturiko lana Cuando fuimos brujas titulupean. Lursaguak izeneko film laburrak osatuko du gaurko egitaraua. Bilboko El Carmen aretoan izango da emanaldia, 19:45ean.

Nietzchka Keenek zuzendari gisa egindako debut bitxi honetan, Grimm anaien Ipurua istorio makabroaz duen ikuspegia eskaintzen du. Film horretan, Islandiako paisaien edertasun enigmatikoaren baitan, Björk kantari famatua, gazte denboran agertzen da.
Pelikularen sinopsia honakoa duzue: “Erdi Aroaren amaieran, Margit gaztea (Björk abeslariak interpretatua) eta haren ahizpa zaharrena, Katla, ihesi doaz mendira, amari su eman zaionean sorginkeriaz akusatuta. Biek aurkituko dute babesa Jóhannengan: nekazari alargun bat, bere seme txikienarekin, Jónasekin bizi dena. Jóhann seduzitzen saiatzen ari da Katla; Margit eta Jónas, berriz, lagun onak egin dira. Baina mutikoa konbentzituta dago sorgin bat dela Katla eta biziki gorroto dio. Bere aldetik, Margitek bere ama zenduaren ikuskariak ditu eta irudimenezko mundu batean babesten da…”

Azken Euskal Zine Bilerak Film Onenaren Saria  Izibene Oñederrak zuzendutako Lursaguak filmari eman zion. “Milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala birrintzen ari diren garaian bizi garela” erakusten duen animaziozko filmak irabazi zuen 42. Euskal Zine Bileraren Urrezko Antzarra eta 1.900 euroko saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button