IKUS-ENTZUN

“Sopela Surf Film Festival” jaialdia, asteburu honetan

Laugarren urtez jarraian Sopela Surf Film Festival jaialdia egingo da Bizkaiko kostaldeko herri horretan. Ohi denez, ekimenak surfaren inguruko film laburrak bilduko ditu pantaila handian.

Aurreko urtean bezala, hitzordua hirukoitza izango da, eta urtarrilaren 31n eta otsailaren 1 eta 2an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean 17:00ak eta 21:30ak bitartean, doako sarrerekin.
Sopela Surf Film Sessions ekintza ugariz osaturik egongo da, nabarmentzekoak dira, besteak beste: tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, kontzertuak eta film eta dokumentalen proiekzioak.

Bihar, urtarrilak 31, hainbat tailer eta hitzaldi antolatu dira ikus-entzunezkoen inguruan, Ainara Legardon, Ayucar (Zineuskadi) eta Ainhoa Gonzalez (Europa creativa) parte-hartzearekin. Horren ostean film laburrak eta dokumentalak pantailaratuko dira.
Otsailaren 1an, beste saio bat antolatu da azken ekoizpenak ikusteko. Bertan ere Natxo Gonzalez, Kepa Acero edo Jon Aspuru aditu eta surflariak izango dira. Bukatu eta gero, Los Daytonas eta The long boards taldeek kontzertua eskainiko dute.

Sopela Surf Film Festival 2019 jaialdiak bere ateak itxiko ditu otsailaren 2an. Ana Urrutiak Ahalduntzearen esnatzea emakumezko surflarien esentzia XXI mendean izeneko mahai-ingurua egingo du Aitor Francesena (Gallo), Leire Garmendia eta Tay Steele parte-hartzaileekin. Eta horren ostean, olatu gehiago ikusiko dituzue.

Informazio gehiago: Sopela Surf Film Festival 2019 jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button