ARTEA

Gala Knörr pintoreak erakusketa paratu du BilbaoArten

Gala Knörr artista bekadunak tamaina txikiko eta handiko margolanekin osatutako Self Identity is a Bad Visual System izenburuko erakusketa paratu du BilbaoArten, urriaren 18ra arte. Snapchat gizarte sarean oinarritutako erakusketa da.

Bilboko arte-zentroaren arabera, “Snapchatek, sare sozial moduan, bere izaera galkorra dela-eta jakin-nahia eragiten du, erabiltzaileek partekatzen duten guztia segundo gutxi batzuetan desagertzen da. Proiektuaren parte bezala artistak Interneteko erabiltzaileei Snapchat bidez irudi eta bideoen partekatzea eskaintzea erabaki zuen, genero binarioa, edertasuna eta arrazaren ezarritako arauak hausten zituzten pro?lak aukeratuz eta pinturaren bitartez (bide iraunkor eta tradizionala) istant elektroniko baten barruan dibertsitatea ospatzen duten momentu erradikalei espazio bat emanaz”.

Artistak aukeratutako pinturak pop estiloaren eraginpean egindako koadro koloretsuak dira, erretratu itxura dutenak, baina sinbologiak eta paisaiak ere tartekatzen ditu.

Gala Knörr Londresen bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan Lizentziatua da Parisgo Parsons The New School For Design zentroan (Frantzia). Londresko Central Saint Martinsen egindako Arte Ederretako Masterrarekin graduatua da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button