ARTEA

Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren bigarren edizioa

Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin lankidetzan, 30.000 euro eta 12.000 franko suitzarrez hornitua, Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren bigarren edizioa jarri dute martxan

Bekak artearen, gaitasunen garapenaren eta ondarearen kontserbazio eta dibulgazioaren bidez, kultura artistikoa eta ezagutza sustatu nahi ditu.  Izan ere, beka horren helburua “kontserbazio eta zaharberritzearen arloan prestakuntzan laguntzea eta ikerketa sustatzea da, eta, bereziki, arte ederrei eta beste kultura-ondasun batzuei buruzko kontserbazio- eta zaharberritze-jardunbideetan parametro jasangarriak ezartzen laguntzea”.

Urteroko beka honen hartzaileak kontserbatzaileak edo kontserbazioan diharduten profesionalak izango dira. Bekan 30.000 euro, Kutxa Fundazioak emanak, eta 12.000 franko, Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroak emanak, sartzen dira.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button