MUSIKA

Kontzertu akustiko sorta, Iruñean eta Zarautzen

Euskaldunon Biltoki elkarteak emanaldi akustikoak ondu ditu Iruñeko Txantreako Ezkaba plazan, hil honetan, Euskaldunon Akustik izenburupean. Guztira lau kontzertu izango dira, eta lehena atzo, otsailak 6, izan zen: Bide Ertzean.

Gainerako hiru kontzertuak honakoak izango dira: 14an, Balerdi Balerdi; 21ean, Izaki Gardenak; eta, amaitzeko, 28an, Joseba Irazoki.

Halaber, Zarauzko Garoa liburu-dendak ere hurrengo hileetarako prestatu dituen Paperezko Kontzertuak izeneko emanaldi akustikoen berri eman du; hala, otsailaren 16an, Gari izango da bertan; martxoaren 9an, Mursego, eta, azkenik, apirilaren 27an, Mobydick. Fermin Etxegoien kazetariak zuzenduko ditu emanaldiok.

Hiru kontzertu horietara joateko 30 euroko bonoa jarri du eskuragarri Zarauzko liburu-dendak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button