IKUS-ENTZUN

Sokurov-i buruzko zikloan azken emanaldiak, Bilbaoarten

Ekainaren 4an hasi zen Aleksandr Sokurov zinegile errusiarrari buruzko zikloa Bilbaoarten. Hil honetan beste hiru film aurkeztuko dira eta uztailaren 16an amaituko da zuzendari errusiarraren inguruko programa. Guztira zazpi film pantailaratuko dira, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Hauexek dira orain arte Bilbaoartek aurkeztu dituen filmak: Skorbnoye beschuvstviye (1987), Dni zatmeniya (1988), Mat i Syn (1997) eta Moloch (1999).
Gaur, uztailaren 2an, Telets (2002) filma emango dute. Uztailaren 9an, Russkiy kovcheg (2002) eta, azkenik, 16an, Otets y syn (2003) dira pantailaratzeko falta direnak.

Sokurov zinegilea 1951n jaio zen, eta San Petersburgo hirian bizi den zinegile eta gidoilari prestigiotsua da. Adituen aburuz, Andréi Tarkovski zinegile errusiar entzutetsuaren ondorengoa da. Bere filmek marka bereizgarria dute, eta estetikoki maila handikoak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu