BESTELAKOAK

Oñatin, “Kalean” jaialdia hil osoan zehar

Oñatiko udako programazioaren barruan, Kalean jaialdia egiten ari dira uztailean. Bihar saioa programatu dute Lekord taldearekin. Talde honek egiten duen proposamena Sokak izeneko emanaldia da, non poesia eta musika uztartzen dituen.

LeKord taldea, bi musikariz (Iñaki Letamendia eta Ane Artetxe) eta bi aktorez (Amaia Ruiz eta Amaia Irazabal) osatua dago. Kolektibo txiki honek Sokak izeneko ikuskizuna atondu du. Proiektu honekin, euskal kantuei hurbilpen berezi bat egin nahi diete.
“Herriko melodiak erabiliz, ibilbide poetiko-musikal batera gonbidatzen dute ikuslea. Horretarako, oso ohikoak ez diren arpa zein perkusio instrumentuak eta antzerki hizkuntza fusionatzen dituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button