MUSIKA

Hamabost taldek parte hartuko dute Irun Rock Jaialdian

Irailaren 29an eta 30ean egingo da Irun Rock Jaialdiaren zortzigarren edizioa. Aurten, taldeek San Juan plazan joko dute.

The Excitements Bartzelonako rhythm & blues talde ospetsua, Subterfuge diskoetxe ezagunarekin grabatzen duen Murtziako Viva Suecia indie-rock banda famatua edo Ghost Number & Tipsy Gypsy, Lauroba eta Lie Detectors talde donostiarrak eta Franco banda bilbotarra dira jaialdian parte hartuko duten banda batzuk.

Musikarien zerrenda osoa hauxe da: Viva Suecia, Ángel Stanich, The Excitements, Abstract Artimus, Mucho, Los Wallas, Lie Detectors, Verona, Franco, Ghost Number & Tipsy Gypsy, The News, Howdy, Yawners, Los Secos eta Lauroba.

Informazio gehiago jaialdiaren Facebook webgunean aurki dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button