ARTEA

Teresa Serranoren “Albur de amor”, Artiumen

Gaur egun, emakumeek gizartean aurrera egiteko aurka dituzten estereotipoak eta zailtasunak aipatzen dira Albur de amor-en, eta baita egoera horiek gainditzeko bide berriak ere.
Hego Amerikako ikusizko artista bortitzenetako bat den Teresa Serranoren Albur de amor erakusketa martxoaren 23ra bitartean luzatuko da Artium-en.
Artistak, bideo eta argazkien bidez diskurtso feminista trinko bat hedatzen du, emakumeen aurkako indarkeria, pederastia, kontrola, beldurra eta isolamendua gaiak jorratuz.

Teresa Serranoren ekoizpen artistikoa berezia eta boteretsua da, eta bere lanak osatzeko erabili dituen gaiak askotarikoak badira ere, gehienak generoari buruzko ikuspegi eta diskurtsoaren ingurukoak dira.

Genero-indarkeriari, tirabirei eta oldarkortasunari buruz, bideoak sortu ditu egile mexikarrak, Ritual, La Piñata edo The other room izenekoak, kasu. Beste aldetik, bestea kontrolatzeari eta haren jabe izateari buruzkoak Mía, La Mesa edo Control remoto izenekoak dira.

A room of her own ikus-entzunezkoan, emakume batek bere bizitzaren une batean dituen beldurrak, gogo-aldarteak eta antsietatea deskribatzen ditu, eta Boca de tabla bideoan, adin ertaineko emakume bat, bera bakarrik, behin eta berriz gela batetik bestera doa, artega. Biak obsesioei eta beldurrei buruzko atal bat osatzen dute.

Bestalde, emakume-prototipo dekonstruitu nahi du eta horretarako Wonder Woman ekoitzi du. Bertan emakume heldu eta ahul bati buruzko istorioa kontatzen da, tonu parodikoan, aldi berean egungo gizartean super-emakume bat izatearen ezintasunari buruzko metafora osatuz.

Azkenik, jokabide estereotipatuak eta ohiko emakume-klixeak biluzten eta deseraikitzen dituzten elementuak jarri ditu Bide berriak izenburupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button