BERTSOTAN

Etxahun Lekue onena #Josi Txapelketako II. finalaurrekoan

Ia bostehun lagun elkartu ziren Urdulizko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren II. finalaurrekoa ikusteko. Urdulizen juntatu ziren bertsolariak Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Gorka Ostolaza, Julen Erezuma, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia izan ziren.

Saioko irabazlea, kasu honetan Etxahun Lekue, abenduaren 20an, Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean zuzenean sartuko da, eta besteak, puntuazioen arabera sailkatuko dira.

Diogunez, Etxahun Lekuek lortu du puntu gehien batzea, 515 puntu, eta beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira. Atzetik Onintza Enbeita (495,5), Xabat Galletebeitia (474), Beñat Ugartetxea (470), Gorka Ostolaza (459,5), eta Julen Erezuma (424).

Hirugarren finalaurrekoa, Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. Frontoian jokatuko da abenduaren 7an, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button