BERTSOTAN

Julio Soto eta Unai Elizasu bertsolariak, bakardadean

Julio Soto eta Unai Elizasu arituko dira bihar, apirilak 25, Doka Donostiako Kafe Antzokian Bertsolaria bere bakardadean izeneko saioaren baitan. Saioa 20:00etan hasiko da.

Saio hauek ohikotasunetik at daude. Izan ere, bertsolari eta gai-jartzailea maila berean jarriko dira, esperimentazioaren esparruan murgiltzeko asmoz.

Donostiako Kafe Antzokiak ohar bidez jakinarazi duenez, saioa “ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik. Doka izango da prob(et)a leku. Hamar bertsolari pasako dira hamar hilabeteotan. Ez da saio onik izango denik bermatzen… ahalegina da ziurtatuko den gauza bakarra”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button