MUSIKA

Santiago Delgado y Los Runaway Lovers taldeak disko berria plazaratu du

Bilboko Hanky Panky Records diskoetxeak Santiago Delgado y Los Runaway Lovers taldearen lan berria argitaratu du, 50 Runaway Fans No Pueden Estar Equivocados.

Santiago Delgado y Los Runaway Lovers 1950eko eta 1960eko hamarkadetako rock’n’rollean sustraitutako taldea da. Horrekin batera, talde berriagoen eraginak ere erakusten ditu, tartean, Ramones, Cramps, Alex Chilton, Dexter Romweber edo Jonathan Richman.

Diskoa plazaratu duen zigiluaren arabera, lan berri hau disko eklektikoena ez ezik, elektrikoa ere bada. Izan ere, Santiago Delgado y Los Runaway Lovers ahotsetan eta doinu akustikoetan oinarritutako taldea izan da eratu zenetik. Oraingoan, baina, elektrifikatu egin da, eta bateria ere sartu du.

Diskoak askotariko bederatzi kantu jasotzen ditu, gai asko jorratzen dituztenak: Converse All Star zapatilak; The Cramps taldeari egindako omenaldia; baladak; dantza absurduak…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button