BESTELAKOAK

Euskara orain eraginkortasuna helburu

Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta Haitao Liu eta Jesus Rubio hizkuntzalariak bildu dira  Mikel Mendizabal egile koordinatzailearen esanetara Euskara orain eraginkortasuna helburu (Alberdania) izeneko lanean euskararen egungo egoera aztertzeko xedez.

“Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegitik. Hizkuntzalari estoniarraren ustez, hizkuntzaren efizientziaren garrantzia ez da aski nabarmendu. Eta ez da egia hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren alderdi guztietan: sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar. Alegia, hizkuntzek muga nabariak dituzte, nahiz eta muga horiek gainditzen ahal diren, zeren hiztunek, berez, hizkuntza erraz eta eraginkorra garatzeko joera naturala baitute. Bestalde, Tauliren iritziz ere, instituzioen interbentzioa komenigarria izaten ahal da corpusari dagokionez, baldin eta zenbait alderditan hizkuntzak mugak dituela kontsideratzen bada. Helburua ez litzateke zuzentasuna, baizik eta erraztasuna eta gaitasun komunikatiboa.”

Mikel Mendizabal egileak hala dio: Liburu honetan militantziaren gaia alde batera utzi dut, beste ikuspegi bat landu nahi izan dugu. Hizkuntzak nola eboluzionatzen diren ulertzeko, zenbait hizkuntzalari oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit, esaterako, Bernard Bichakjian, Valter Tauli, Haitao Liu edo Jesus Rubio bera. Zehatzak izateko, ez genuke hizkuntzei buruz hitz egin beharko, baizik eta hizkuntzen alderdi desberdinei buruz. Berdina al da SOV edo SVO sintaxia erabiltzea? Zeinekin aurreikusten da lehenago eta errazago esaldiaren esanahia? Berdina al da aditz sistema konplexu bat edo xinple bat erabiltzea? Garrantzitsua al da hitzen luzera? Fonema batzuk ahoskatzeko, ahalegin handiagoa egin behar al da? Zergatik ez da hizkuntzarekin autokritikarik onartzen?”

Ideia horiek beti izaten dira interesgarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button