LITERATURA

Rudyard Kiplingen “Kapitain ausartak” liburua euskaraz eta irakurketa errazean

Azkuna Zentroak, Euskadiko Irakurketa Erraza elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Rudyard Kiplingen Kapitain ausartak liburua euskaraz eta irakurketa errazean argitaratu dute. Irakurketa errazteko eta euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko xedez aipaturiko entitateek argitaratuko dituzten hiru izenburuetatik lehena izan da.

Bilboko Udalak irakurketa erraza bultzatzeko garatzen dituen jarduketen artean irakurketa errazeko klubak daude. “Klub horiek ulermen arazoren bat daukaten pertsonentzako topalekua da eta literaturaz modu partekatuan goza dezakete, ozen irakurriz, eztabaidatuz eta irakurritakoa ulertzeko ikus-entzunezko baliabideak erabiliz”.

Azkuna Zentroak urteak daramatza Irakurketa Errazaren proiektuarekin elkarlanean, mota horretako liburuak euskaraz kontsumitzea eta zabaltzea sustatzeko. Orain arte, irakurketa errazaren proiektuan euskaraz argitaratu diren zortzi liburuetatik, Azkuna Zentroak seitan lagundu du. Kapitain ausartak liburuaren argitalpenaz gain, “lerro horretako beste liburu birekin sendotuko da euskarari emandako laguntza”.
Euskadiko Irakurketa Erraza elkarteak 28 izenburu klasikoren bilduma egin nahi du, Almadraba argitaletxearekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button