BESTELAKOAK

Indalecio Ojanguren argazkilariaren irudi zaharrak, Igartubeiti Baserri Museoan

Igartubeiti Baserri MuseoaEzkio-Itsaso eta bere ingurunea. Iragana eta oraina erakusketa abiatu du maiatzaren 20tik ekainaren 21era.

Ezkio-Itsasok eta bere inguruneko herriek bizi izan duten bilakaera erakusten du erakusketa honek argazki historikoen eta plano berdinetik ateratako gaur egungo argazkien bitartez. Hortaz, landa-gune zaharrak eta inguruko baserriak, nekazarien lehenengo herrixkak, eta abar agertuko dira irudiotan.
Argazki historiko gehienak el Fotógrafo Águila goitizena erabili zuen Indalecio Ojanguren argazkilari eta mendizale bikainarenak (1887 – 1972) dira. 
Igartubeiti Baserri Museoak ekoiztu du erakusketa hau eta Igartubeitik pirinioetako beste zortzi museoekin batera lankidetzan mugaz bestaldeko PATRIM II kultur egitasmoaren barne antolatua dago. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button