BESTELAKOAK

“X Urte, Hamaika Lagun” ikusgarria

Bilboko Udal Txistulari Bandak X Urte, Hamaika Lagun izeneko kontzertu ederra eskainiko du Euskalduna Jauregian ekainaren 28an, 20:00etan, bere 10. urteurrena ospatzeko. Musikari horiekin bateram Kepa Junkera, Eñaut Elorrieta, Andoni Egaña, Los Cinco Bilbaínos edota Gozategi izango dira.

X Urte, Hamaika Lagun izenburuko ikuskizun horretan, Bilboko Bandako Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Asier Garcia eta Sabin Bikandi txistulariek ikuskizun berezia eskainiko dute hainbat musikari eta artista ezagunekin batera; guztira, 180 musikari. 

Hala, ikusgarriaren barruan, Euskal Herri osoko txistu-irakasleek parte hartuko dute, baita EOS eta beste talde batzuetako instrumentu-jotzaileek osatutako Metaleko Boskote batek, Leioako San Juan Bautista eta Kantika koralak, Beti Jai Alai dantza-taldeak, Los Cinco Bilbaínos taldeak, Andoni Egaña bertsolariak, Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Niko Etxartek, Gozategi taldeak, Kepa Junkerak, Gorka Sarriegik (Sorotan Bele) eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek ere.

Hortaz, musika ugari, ahots bikainak eta euskal dantzak eta soinuak ikusi eta entzuteko aukera izango da Euskalduna Jauregian, ekainaren 28an, 20:00etan, X Urte, Hamaika Lagun ikuskizunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button