IKUS-ENTZUN

Richard Fleischer zinegileari buruzko zikloa amaitzear, Bilboko Azkuna Zentroan

Bilboko Azkuna Zentroko Zinemateka Richard Fleischer (AEB, 1916-2006) zine zuzendariaren inguruko zikloa garatzen ari da urritik hona. Egitaraua bihar bertan, abenduaren 13an, amaituko da. Guztira, 11 film pantailaratu  dituzte.

Zikloaren harira Jose Julian Bakedanok idatzitako testuan jasotzen denez, “kritikarien ustez, zinemagile eklektikoa, artisanala eta, batez ere, zinemagile fisikoaren paradigma izan da beti. Hala, Film Ideal aldizkariko talde  “martetarrak” egile gisa aldarrikatu zuen 60ko hamarkadaren hasieran. Haren filmetan, zuzendariaren xedea da errealitatea istorio koherente baten barruan txertatzea, eta eszenaratze pertsonal eta zehatz baten bidez munduari buruz duen ikuspegia ematea: Fleischer egile bat da”.

Diogun bezala, gaur eta bihar pantailaratuko da azken filma: Mandingo. 1820. urtea da. Estatu Batuetako hegoaldeko plantazio esklabista batean, Warren Maxwell jabeak (James Masonek) esklaboak trebatzen ditu, borrokan txapeldunak izan daitezen. Hala ere, ez daki Blanche iloba borrokalaririk onenarekin maiteminduta dagoela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button