ARTEA

Patxi Huarte komikigilearen "De Rerum Natura 3" kaleratu berri dute

De Rerum Natura 3 Zaldi Eroa-ren (Patxi Huarteren ezizena) azken lana da, 2007ko udatik 2009ko amaierara arteko komiki-tiren antologia, alegia.

Garai horretan garrantzi berezia izan duten gertakari eta protagonistak agertzen dira: hala nola, Braveheart Ibarretxe, bere kontsultekin; Josu Jon Imaz, espainiarrak liluratzen txapelduna, edo Napoleon Lopez, ustekabean-edo agintea eskuratu eta normalizatzaile nagusi bihurtu nahi duena.

Horiekin batera lagun zaharragoak ere topatuko ditu irakurleak: gizon jakintsua, Mitxelen XVI.a edota The Organization-eko lagunak, besteak beste.

Patxi Huartek hainbat lanbide eta eginkizun ezagutu ondoren, marrazkilari gisa lan egiten du orain. Hala nola Berria egunkarian,edota Nabarra, Aizu!, Xabiroi eta Karrika aldizkarietan.

Elkar Argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button