IKUS-ENTZUN

“Akordeak eta desakordeak” hizpide, Donostian

Ostegunean, Donostiako San Telmo museoan, Joserra Senperena, Anari eta Amaia Zubiria musikariek Musika eta zinema: akordeak eta desakordeak solasaldian parte hartuko dute, 18:00etatik aurrera. EHUko kide Antonio Casado da Rocha moderatzaile arituko da.

Musikak zinean daukan funtzioaz arituko dira hiru musikariak. Zinea musikarik gabe zer izango litzatekeen izango dute hizpide.

San Telmo museoaren arabera, “Zer litzateke zinema musikarik gabe? Schopenhauerrek zeritzon “borondatearen lengoaia” hartuko dugu hizpide, musika baita beste lengoaiek baino hobeto emozioak komunikatzen dakiena, eta edozein filmaren osagai nagusia. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio badu, musikaz lagundutako irudiak askoz enpatia handiagoa lortzen du ikuslearengan”.

Informazio gehiago: santelmomuseoa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button