MUSIKA

Pushin Wood Soundsystem hirukotea, Kremlin aretoan

Uztailaren 23an, eta Bilbo Za­harreko jaiei hasiera emanez, Groningen (Herbehereak) hiriko Pushin Wood Soundsystem DJk Bilboko Kremlin aretoan izango dira, 1:00etatik 5:00etara. Hirukotea Donostiako Jazzaldian ere arituko da.

Izen bereko skate filmen harira bildu ziren hiru gazte horiek Soudsystemaren inguruan. 2009az geroztik, Europako makina bat klubetan aritu dira musika jartzen. Horretaz gainera, eskala, skate eta bizikleta jaialdietan ere izaten dira giroa berotzen.

Hirukotearen saioetan askotariko estiloak entzuten dira: funk, afrobeat, latin-jazz edo hip-hop.

Aurretik baina, uztailaren 18ko goizaldean, Boppers DJ’s bilbotarrek haien saioa haizatuko dute, Vinyl is the answer izenburupean.

Hil honetan beste bi hitzordu ere egongo dira: 25ean, Bilbo eta Londreseko Natural Brothers (funk, hip-hop, reggae) eta 26an, DJ Deriviere kubatarra (salsa, bachata, merengue elektronikoa…).

Informazio guztia: kremlinbilbo.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button