MUSIKA

Ruper Ordorikaren “Hautsi da anphora” Loraldia Festibalean

Ruper Ordorikaren Hautsi da anphora Loraldia Kultur Elkarteak eta Korrika Kulturalak elkarlanean egindako produkzioa da, gaur, martxoak 11, Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko da. Hautsi da anphora Ruper Ordorikaren ibilbidean eta euskal kulturaren testuinguruan mugarri izan zen.

Hautsi da anphora lanaren kaleratzearen 40. urteurrena gogorarazteko ekitaldi berezi bat egingo da, eta taula gainean, Ruper Ordorikarekin batera, Mugalaris banda eta Bernardo Atxaga izango dira.

“1980an argitaratutako diskoa osatu zuten hamar kantuak eztanda handia izan ziren garaiko testuinguru kulturalean. Gaur egun oraindik ekarpen handia egin behar duten abestiak. Horregatik proposatu zion Loraldia Kultur Elkarteak Ruper Ordorikari lan hori berreskuratzea eta zuzeneko ikuskizun batean gogoratzea. 42 urte geroago, Hautsi da anphora agertokietara itzuliko da.”

Hautsi da anphora Korrika Kulturalaren parte da eta horri esker Euskal Herriko sei lekutan eskainiko da: Senperen eta Iruñean izan da, eta Bilboko gaurko saioaren ostean, ikusgarriak Eibar (martxoak 20), Gasteiz (martxoak 25) eta Orereta (martxoak 27) bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button