BESTELAKOAK

Gure itsasoko ekosistemen aberastasuna

Donostiako Aquariumean Kantauri izeneko erakusketa bidean da, gure inguruko itsasoko ekosistemen aberastasuna ezagutzera ematen duen argazki-erakusketa ibiltaria. Bertako argazkien egileak Xabier Mina, Isaias Cruz eta Javier Mina izan dira.

“Gure planeta ezagutzen dugun moduan kontserbatzeko itsasoko ekosistemak zaintzeak eta gure garapenarekiko oreka bilatzeak duen garrantzia eta konplexutasuna ulertarazten lagunduko duen ikuspegi globala eskaini nahi dugu”, diote Xabier Minak eta Isaías Cruzek.

Kantauri itsasoaren eta gizakien arteko milurteko harremana eta itsasoak kostaldeko herrien kulturan izan duen eragina nabarmentzen da erakusketan, nahiz eta askorentzako ezezaguna den. Horrexegatik, Kantauri erakusketa bat baino zerbait gehiago da, sentsibilizazioko proiektu transmedia eta mugaz gaindikoa da, gida didaktiko batek, hainbat hitzaldik eta 2024ko martxoan estreinatuko den dokumental batek osatzen dutena.
Dokumentala sortzeko 601 Producciones Audiovisuales (Nafarroa) Dibulitoon Studio (Euskadi-Gipuzkoa) eta Conglomira (Akitanania) ekoiztetxeak elkartu dira, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdearen laguntzarekin.

Erakusketa irailaren 3ra bitartean ikusi ahalko duzue, eta horren gaineko informazio gehiago kantauri.eu webgunean lortu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button