BESTELAKOAK

“Barrutirock Day”, banda hasi berrientzat

Barrutirock programaren barruan dagoen Barrutirock Day bihar, larunbatean, egingo da, 17:00etatik aurrera. Ekimena banda hasi berriei zuzenduta dago, eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da.

Barrutirock Day ekimenaren bitartez, programa horretan parte hartu duten 100 talderekiko harremana sustatu nahi da, eta egitarau zabala eskaini.

Hori dela eta, biharkoan Jam Session bat, doako masterclass-ak, banden merchandising gune bat, musika aplikazio informatiko baten erakusketak eta Enkore eta B-Flat banden kontzertua.

Ekimen interesgarria 17:00etan hasiko da, Jam Session batekin. Saio horretan 14 banda arituko dira, bata bestearen ondoren, Bilborock-eko eszenatokian, euren errepertorioaren parte txiki bat eskainiz (15 minutu inguru), eta 20:30ak arte luzatuko da. Aurtengo edizioan, banda piloa dago (Aneika Ara, La Vieja, Días Negros, Mi Dulce Geisha, Selfshot, Crazy Chaos, Maila Pulsion, Pomeray y Los Aparcabicis del espacio, Social Idiocrazy, The Cryptids, Dave Uno, Eate, Electric Sound Muchachos eta La Fea Doris).

Aldi berean, bertako bandetako kideei zuzendutako doako master class-ak antolatu dira, eta teknologia berriek ere euren lekua izango dute, Practice your Music aplikazio informatikoaren erakusketarekin.

Gaueko 21:00etatik aurrera, bi bandek kontzertu ederra eskainiko dute. Maketa Lehiaketan edo Barakaldoko Rock lehiaketan saria lortu duten Enkore taldea eta 2012ko Bilboko Hiria lehiaketan saria lortu zuen B-Flat taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button