LITERATURA

Gaur Arriagan, Bernardo Atxaga eta Pierrot

Bernardo Atxagak, Pierrot Izeneko Automata literatur irakurketa berria estreinatuko du Arriagako Gelatxoetan, gaur, martxoaren 18an, 20:00etan. 

Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Poesia eta Literatura Euskaraz zikloaren barruan, Asteasuko idazleak Pierrot Izeneko Automata literatur irakurketa egingo du.
Lanaren protagonista, Tibidabo mendiko Automata Museoko Pierrot bat da, kutxa baten sartuta dagoena eta poemak idazten dituena… maitasun poemak, agian?

“Tibidabo mendiko Automata Museoan bada Pierrot bat. Kutxa batean sartuta dago. Begira diezaiogun: orban edo adabaki gorri ilunak dituen soineko txuri bat darama; horrez gain, baita pailazo kapelu bat. Kutxari erantsitako xaflak dio poeta bat dela.
Tresna mekanikoa piztu egiten da bat-batean, eta, astindu txiki batez, mugitzen hasten da Pierrot. Paper batean poemak idazten ditu. Itxura batean, ardura dion gaia maitasuna da”.

Atxagaren emanaldiaren ondoren Joxe Anjel Arbelaitzen Leku hutsak, hitz beteak lana proiektatuko da, egilearen beraren presentziarekin. Dokumental horrek ordubete eskaintzen dio Bernardo Atxaga idazlearen beraren irudiari.

Proiekzioaren amaieran, Bernardo Atxagak eta Joxe Anjel Arbelaitzek, solasaldian hartuko dute parte ikus-entzule guztiekin. Ikus-entzuleek galderak egin edo euren iritziak azaldu ahal izango dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button