MUSIKA

“BBK Soinu Berriak” musika-taldeentzako lehiaketa

BBK-k, BBK Soinu Berriak musika-taldeentzako lehiaketa abiarazi du. Ekimenaren bidez, BBK Salan jotzeko, 4 kantako diskoa eta bideoklipa grabatzeko eta Bizkaia BIME Live International Music Experience 2019ko jaialdian parte hartzeko aukera luzatu nahi zaie Bizkaiko artista berriei. Izena emateko epea martxoaren 28an amaituko da.

Interesa baduzue, adi honakoei: BBK Soinu Berriak lehiaketan Bizkaian erroldatutako edozein artistak edo lurralde honetan bizi den kide bat gutxienez duten musika-taldeek parte har dezakete. Horrez gain, ez dute kontratu diskografikorik indarrean izan behar. Musika-mota guztiak onartuko dira lehiaketan eta parte-hartzaileek erakutsitako honako ezaugarriak sarituko dira: orijinaltasuna, nortasuna, hobetzeko aukera, talentua eta karisma.

Izena emateko epea amaitutakoan, epaimahaikideek dozena bat talde hautatuko dituzte BBK Salan apirilaren 11n eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 30ean jotzeko. Finala ekainaren 20an izango da eta hiru artista edo musika-talde onenekin egingo da.

Informazio osagarria hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button