ESZENA

Iñaki Matak gurpil-aulki gaineko obra antzeztuko du Markinako kaleetan

Barreras, Iñaki Mataren (Taun Taun txontxongilo konpainia) bakarkako lana da. Azkenengo bi urteotan, Europa eta Amerika ia osoan ibili da lan honekin leku guztietako publiko eta kritika bereganatuz.

Lan honetan, aktorea eta txontxongiloa bat eginda daude. Batzuetan ez da erreza jakitea nor den aktorea eta nor txotxongiloa. Gurpil-aulkian ibiliko dira biak baten Markinako kaleetan, umorea eta konplizitatearen bitartez eguneroko bizitzan agertzen diren barrera fisiko eta bestelakoei buruz ohartarazi nahian.

 

Aktorearen esfortzu fisikoagatik, 20 minutu baino ez ditu irauten saioak. Uhagonen hasi eta alde zaharrerantz abiatuko da, arkupe ondotik kontzejupe ingurura.

Uhagonek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button