BESTELAKOAK

"Show Gela"-k bost gazte sortzaileren lanak aurkeztuko ditu bihar gauean

Bihar, osteguna, 20:00etatik 23:00etara, Show Gela-ren edizio berria egingo da BilbaoEszenaren instalazioetan.

Oraingo honetan bost sortzaile gazteren lanera hurbiltzeko aukera egongo da. 15 eta 20 urte arteko hip-hop musikariak, dantzari bat eta argazkilari batek euren lanak erakutsiko dituzte Show Gela bakoitzean.

Raptores del ritmo, hip-hop taldea Markel Picado, Byron Núñez eta Omar Gonzalez gazteek osatzen dute. Dantza erakustaldia, Lorea Burge 17 urteko dantzariak eskainiko du, eta argazkilaritza Aitor Berasaluzeren esku egongo da.

Show Gela programa emaitzan ardazturiko gune libre eta sortzailea da. Gelaren egitaraua hilabete bakoitzeko lehen ostegunean eskaintzen da.

Hurrengo hitzorduan, ekainaren 3an, Bilbao. Meeting point deitutako erakusketa izango da, non Bilbon bizi, baina beste herrialde batzuetatik etorritako sortzaileen lana ikusi ahal izango den.

Bilboko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button