BESTELAKOAK

Edorta Jimenezek 'Haragizkoa' aurkeztuko du Kuban

Edorta Jimenez eta Rafa Rueda Kuban izango dira datorren astean, Haragizkoa ikuskizuna aurkezteko. Jimenez, Rueda, Jaime Nieto eta Joseba Barrenetxea argazkilaria daude hitza, musika eta irudia batzen dituen Omar Nabarroren Haragizko amoreak (Susa) poema liburuan oinarritutako proiektu honen atzean, eta Euskal Herriko hainbat plazatan emanaldiak egin ostean ikuskizunaren muina CD batean bildu eta berau aurkezten hasiko dira.

Diskoa labetik atera berria eta Kuban aurkeztuko dute. Hala, hilaren 10ean Habanako Peña El Caiman Barbudo-n eskainiko dute emanaldia. Bigarren emanaldia, berriz, ostegunean, azaroaren 11n, egingo dute Casa de la Musica-n.

Euskalkultura.com-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button