BESTELAKOAK

Euskarazko sormen digitalerako deialdia

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabaldu du, 10.000€ko ordainsaria izango duena. Deialdi honen xedeak hauexek dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Proposamenak jasotzeko epea otsailaren hasiera arte luzatuko da.

Beka honek bi urrats ditu: sorkuntza lana bera eta sorkuntzaren emaitza, 2024ko Loraldia Festibalaren egitarau barruan plazaratzea.

Diziplina guztiak onartuko dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa … Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa bat ere izan daiteke.

Sormen digitalerako deialdia bada ere, ingurune fisikoan ere gauzatzeko aukera izango du. Izan ere, emaitzaren formatoa edozein modukoa dela, 2024ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da.

Betebeharreko guztiak Loraldiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button