MUSIKA

Garage-rock eta rhythm and blues eztanda

MFC Chicken garage-rock taldea rhythm & blues estiloko Sister Cookie abeslariarekin arituko da gaur Bilboko Kafe Antzokian, 21:00etatik aurrera. Britainiarrek dantzarako kontzertu aproposa eskainiko dute.

MFC Chicken bandak 50eko rock-and-roll zaharretik edaten du, bai eta 60ko hamarkadako garage-rock talde amateurretatik ere.  Bere musikan The Sonics, The Kingsmen, The Mummies eta antzeko talde festazaleen trazak antzematen dira. Saxo-hots lizunak, erritmo frenetikoak eta ganorabako hitz kantagarri bezain dantzagarriak. Iaz, Goin’ Chicken Crazy izenburuko hirugarren lana argitaratu zuten.

Sister Cookiek, bestalde, Londres garatu du bere musika-ibilbidea. Txikitatik aritu da bere ahotsa lantzen eta pianoa jotzen. 2012 urteaz geroztik, buru-belarri ari da musikan eta hainbat bira egin ditu Europan barrena zenbait taldek lagunduta: Ray Collins Hot Club, Mambo Jambo eta Soulful Orchestra, besteak beste.

Elkarrekin grabatutako single bat argitaratu zuten 2015ean MFC Chicken eta Sister Cookiek, Estatuko Folc diskoetxearen bidez. Single horrek bi kantu biltzen ditu: DMAF (Do Me A Favour) eta Tea For Two. Oraintsu, bigarren single bat plazaratu dute berarekin: You Ain’t Puttin Out Nothin’ But The Lights / I Just Wanna Make Love to you.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button