MUSIKA

Angelic Upstarts punk taldeak Durangon joko du

Angelic Upstarts punk talde ingeles mitikoak Durangoko Plateruena aretoan joko du bihar. Taldea 1977. urtean eratu zen eta oso ezaguna egin zen Euskal Herrian Solidarity ereserkiari esker. Izan ere, langileen aldeko doinu ezagun hori makina bat taldek egokitu dute mundu osoan, hala nola, Arrasateko RIP taldeak.

Thomas Mensforth Mensien (ahotsa), Ray Cowie MOND (guitarra), Steve Forsten (baxua) eta Derek Wade Decca (bateria) musikariek eratu zuten taldea South Shields hirian. Euren estreinako singlea, The Murder of Liddle Towers, punkaren historian argitaratu diren punk grabazio onenen artean dago. Talde hainbat aldiz desegin da, eta euren azken lana 2001. urtekoa da: Anthems Against Scum (Captain Oi).

Ingelesekin batera Dirty Brothers eta Bastards on Parade taldeak izango dira Plateruenak.

Euskal Metal Fest

Bestalde, egun berean baina Donostiako Guardetxean, metal jaialdi interesgarria izango da Euskal Metal Fest lelopean. Bertan, lau taldek joko dute: Raygun Rebels (Alemania); Sexplosion (Madrid); Blast Wave (Donostialdea); Lord Witch (Bergara), eta Hilotz (Usurbil). Emanaldi metal zalea 19:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button