MUSIKA

Pinpilinpussies eta Moonshakers taldeek Elorrion joko dute gaur

Pinpilinpussies katalanek Elorrioko Arriola Antzokian joko du gaur, 22:30etik aurrera. Bikote horrekin batera, gitarra eta bateria, Moonshakers bilbotarrak izango dira oholtzan.

Pinpilinpussies talde estreinako EPa prestatzen ari da, haien bandcampen zuzeneko grabazio bat entzun daitekeen arren. Grabazio berri horren aurrerapen bat argitaratu dute klip formatuan, Grito, zeina behean ikus dezakezuen. Taldeak honela aurkeztez du bere burua bandcamp gune horretan: “Lo-fi kutsua, Moldy Peaches taldearen antzera. Bikini Kill, baina chill joera handiagoarekin. Courtney Love amiñi bat. Soinu gordina, eta abar”.

Moonshakers, berriz, boskotea da. Moonshakers taldea ere Bilbon eratutako proiektua da: Inge Isas (ahotsa), Nagore M. Jauregi (gitarra eta koruak), Marga Alday (baxua) eta Alba Granados (bateria). Rock garajezalea egiten dute, eta 2017ko azaroan estreinako lan homonimoa grabatu zuten, Martin Capsularen gidaritzapean. “Kantu sinpleak, soinu gordin, basati eta ahots gozo eta amorratuekin tartekatuak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button