MUSIKA

Beñat Igerabidek bigarren lana plazaratu du

Beñat Igerabide musikariak Geldialdi bakoitzean izenburuko bigarren lana kaleratu du Elkar zigiluaren bitartez. Diskoak funk, pop, folk eta rock estiloetatik edaten duten 13 doinu biltzen ditu.

Elkar diskoetxearen arabera, “aurrekoa bezala, Orbainak diskoa, Adunako Sonola estudioan grabatu du, eta Beñat bera izan da kantu guztien konpositorea, interpretea eta teknikaria. Horrela, abesti sorta erakargarri bat ez ezik, lanaren ikuspegi integrala ere eskaintzen digu, prozesu osoan Beñaten inspirazioa, talentua eta zehaztasuna agerian geratzen direla”.

Beñatek ondoko musikari-taldea izan du estudioan: Mathieu Haranburu, baxua; Gorka Urra, gitarra; Peio Gorrotxategi, teklatuak eta David Etura, bateria.

Beñat Igerabide hainbat rock taldetan aritutako musikaria da, baina 2011n, bakarkako bidea egiteari ekin zion. Hala, 2013ab, Orbainak izenburuko estreinako lana plazaratu zuen bakarka, eta orain Geldialdi bakoitzean argitaratu du, zeinetan “aurreneko diskoko kantuen intimismotik zertxobait aldendu den”.

Beheko bideoan lan berriko abestu bat dago entzungai:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button