MUSIKA

“BWall-Collective”, kaleko artisten topaketak larunbatean, Bilborocken

Kaleko musikaren eta artista gazteen sormen-lanak ikustarazteko asmoz, larunbatean, ekainaren 1ean, BWall Collective jaialdia antolatu du Bilboko Udalak izen bereko kolektiboarekin batera.

Bilborocken burutuko den jaialdia, 18:15ean hasiko da eta gaueko 23:00etara bitarte, hainbat eremu artistikoetan murgilduko da bertaratzen dena, gazteen artean moda -modan dauden musika zein dantza modalitate eta formatutan, bilbotar gazteek egindako kaleko artearen sormen-lanez gozatuz. Hartara, Breakdance, olerkiak, Vinyl session Dj-ekin eta Beatbox ikuskizunez gain, Popup eta Mc Showcase  egiteko eremua egongo da.

Gonbidatutako artisten artean BigSoundBoy, TIKI-boom, Txuck Turner eta Ausokobeatz Djak, dantzarako funk, hip-hop, reagge, cumbia edota black music estiloak “ziztatuko” dituzte. Gainera, Mel, Enara, UKa, BLa, Vidal-Asai eta Txarr sortzaileen eskutik, kaleko kulturaren hainbat teknikaren bitartez sortutako obrak ere ikusi ahalko dira.

Era berean, Lola Guerricaechebarriak kaleko poesiaren errezitaldia eskainiko du, eta Steve, Wendy, Shooter Mike eta Krash dantzariek Breakdance estiloaren artea erakutsiko dute. Tomo Studioren ekipoak video mapping bat egingo du, boomsticker eta streetstickers-ekin lagunduta eta Trucarec-en taldeak eskainiko duen performancea dira, jaialdiko kartela osatzen duten ikusgarri batzuk.
Amaiera ezin hobea emango zaio jaialdiari, egungo neska gazte feministen artean rap musikako erreferentea den La Basu abeslariaren kontzertuarekin.

Informazio eta programazioaren xehetasun guztiak, bilbao.eus  web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button