BESTELAKOAK

Aurtengo Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan original aurkeztu ahal izango ditu. Kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana), eta luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da. CD bat, 110 x 79 pixeleko eta 72 PPP bereizmeneko argazki txikiarekin eta 700 x 500 pixeleko 72 PPP bereizmeneko argazki handiarekin.

Kolorea eta teknika aukerakoak dira eta honako testu hau beharko du izan: "Bilbao 2010, Aste Nagusia, Abuztuak 21-29 Agosto". Lanak Turismo eta Jaietako Sailean aurkeztu beharko dira (Zabalgune Plaza. 11, 1º 48009 Bilbo, 09:00etatik 24:00etara).

Lehiaketaren xehetasun guztien berri izateko antolatzaileek honako telefono zenbaki hau zabaldu dute: 94 420 31 47.

Grupo Proyección-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button