BESTELAKOAK

Gasteiztarrak Arraun The World

Oihaneder Euskararen Etxean Gasteiztarrak Arraun The World 2016 argazki-hizki lehiaketan saritutako argazkiak paratu dituzte, azaroaren 1era arte, ikuslearen gozamenerako. Egindako argazkien gaineko datuak  hobeto ezagutzeko,  urriaren 18, 20, 25 eta 27an bidaien aurkezpen publikoak egingo dira hiriko auzo desberdinetan.

Lan guztien artetik (22 lan aurkeztu dira), 30 urtetik gorakoen atalean, Aizkoa Madinabeitia eta Ion Etxebarriaren Banda uharteak: espezieen baso eta itsaso zabalaren artean eta Ibon Marcos eta Diego Gomezen Turbantea buruan eta ibili munduan izeneko lanak gailendu dira. 30 urtetik beherakoen artean Amaia Mintegik eta Eneko Diaz de la Bárcenak egindako Greziarako karabana eta Jon Gilek egindako Malkoak baino gaziago saritu dira.

Datorren astean,  urriaren 18an, Orient Express tabernan Greziako esperientzia azalduko dute Mintegik eta Diaz de la Bárcenak. Urriaren 20an Aizkoa eta Ionen txanda izango da. Hilaren 25ean Marokora joatzeko hitzordua egongo da, eta azkenik, 27an, Jon Gilek bere esperientzia kontatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button