BESTELAKOAK

MEM jaialdian parte hartzeko proposamenen deialdia

MEMek, nazioarteko arte esperimentalaren jaialdiak, Bilbon eta Vitoria-Gasteizen hamabigarren aldiz antolatuko den ediziorako proposamenak jasotzeko deialdia ireki berri du. Ideia ikusgarriak bidaltzeko epea ekainaren 27ean bukatuko da.

Honako proposamenak onartuko dira: erakusketak, performance, instalakuntzak, multimedia proiektuak…

Bi maila daude: 300 € baino gutxiagoko aurrekontuko egitasmoak eta 1.000 € baino gutxiagoko aurrekontuko egitasmoak.

MEM 2014an parte hartzeko interesaturik baldin bazaudete bidali zuen proposamenak (rider, beharrak, aurrekontua, argazkiak, bideoak, planoak, etab) helbide honetara: MEM-RMO. Cortes Kalea 29-31, 6-E. 48003 Bilbo (posta elektronikoz: mexmfest@yahoo.es)

MEMek aukeratutako lanak, edo lanen zatiak, erabiltzeko eskubidea hartuko du;  ekintza honen helburua jaialdia sustatzea baino ez da. Lan horien erabilerak egilearen aipamena izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button