BESTELAKOAK

“Euskal Herriko Mapak” erakusketa Elorrion

Jose Mari Esparza komisio lanak eginda, Euskal Herriko mapak, Euskal Herria kartografian eta testigantza historikoetan erakusketa prestatu zuten Txalaparta argitaletxeak, Berria egunkariak eta hainbat udalek lagunduta. Orain, erakusketa hori, Elorrioko Iturri Kultur Etxean egongo da ikusgai apiril osoan.

Euskal Herria kontzeptua, bere lurraldetasuna eta bere existentzia historikoa zalantzan jartzen dira oinarri zientifiko eta historikorik gabe. Euskaltzaindiak 2003an emandako txostenean izendapenaren antzinatea eta lurralde hedadura azaldu zituen. Hala ere, gure herriko antzinako izenak jazarpena jasaten du.

Erakusketan ikusi ahal diren mapek lau zein zazpi euskal herrialdeak erakusten dituzte, -gehienak abertzaletasunaren aurrekoak- eta XVI. mendetik frankismo garaira artekoak dira.

Mapekin batera, ahozko kartografia ere biltzen da, historian eta literaturan eman diren Euskal Herriko definizioak, idazle ezberdinek, bidaiariek, instituzioek, entziklopediek, geografiek, hiztegiek, eskola liburuek eta abar eman dituztenak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button