MUSIKA

“Pajubán” kontzertu urratzailea, Azkuna Zentroan

Linn Da Quebrada Brasilgo ekintzaile eta iraultzaileak Pajubán lana aurkeztuko du ostiralean, maiatzaren 24an, 21:00etan, Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon.

Transexuala, beltza eta pobrea, oztopo guztien gainetik aurrera egin duen artista da Linn Da Quebrada. Bere kantuei erreparatzen bazaie, transexualitatea bistaratu eta heteropatriarkatuaren kontrako salaketa egiten dute, funk estiloaren dantza eta musikaren kolpez.

Pajubán ikuskizun-kontzertua sexualitate falozentristaren kritika zorrotza dela baieztatu daiteke, umore-ukitu batez eta taburik ez duen sexualitatez gainezka. Artista honek eginiko adierazpenen arabera, “musika orainari emandako erantzuna ere bada, eta gure ekoizpen musikala bizi garenari, eraikitzen ari garenari eta eraiki nahi dugunari ematen diogun erantzuna da”.

Crowdfunding kanpaina baten laguntzaz argitaratu du lana. “Jende askorekin aritu naiz hau eraikitzen, nire laneko bazkideak izan direnekin, eta finantzazko laguntza eman didate diskoa atera ahal izateko. Albuma inbertsio kolektiboaren ondorioa da”, azpimarratu du artistak.

Pajubán ikuskizun-kontzertu honetan, Quebradaren ondoan arituko dira, Jub do Bairro (ahotsa), Dj Pininga eta Badsista (cdj-ak, erritmo-kutxa eta teklatuak) eta Dominique Vieira (perkusioa).

Azkuna Zentroko webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button