MUSIKA

Munduari bira musikaz blai

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Mundubira proiektua aurkeztu du. Juan Sebastian Elkanok munduari egindako lehen biraren 500. urteurrenaren harira dator proposamen musikala.

Proiektua konposizio berriak sortzea da, eta horretarako bost obra enkargatu zaizkie beste hainbeste euskal konpositoreri, “musika jar diezaieten espedizioaren zati ezberdinei eta, guztiak batera bidaiaren osotasuna islatuko dute. Musika-zati guztiak elkartzean, munduaren bira osatuko da, erabat berritzailea den musika-ikuspuntu batetik”.

Hortaz, 2019ko hasieratik 2022ra arte, Euskadiko Orkestrak musika-abentura berri honi ekingo dio, Getariako marinelak egindako bidaia gogora ekarriz. Bost enkarguak programa bereizi banatan aurkeztu eta grabatuko dira, eta proiektuaren amaieran CD bakarrean argitaratuko dira guztiak.

Bost konposatzaileak honakoak dira, enkargu eta estreinaldi hurrenkeraren arabera: Mikel Chamizo, Mikel Urquiza, Joël Mérah, Teresa Catalán eta Zuriñe F. Gerenabarrena. Bost egileak hainbat euskal lurraldetakoak dira eta zenbaki horrek espedizioan abiatu ziren bost ontziei egiten die erreferentzia.

Datu guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button