MUSIKA

Bilbon eta Iruñean reggae kontzertuak egingo dituzte Bob Marleyren omenez

Musikari jamaikarraren omenez egingo den Bob Marley Day ekimena Euskal Herrian ez ezik, Espainiako zenbait hiritan ere izango da, tartean, Bartzelonan, Alacanten eta Madrilen.

Gurean bi izango dira hitzorduak: otsailaren 4an Bilbon (Kafe Antzopia) eta 5ean Iruñean (Movie aretoa). Lehenengoan Jahsta Reggae Band, La Tribu selektahs, Novato & Mad Muasel& Manny Lion & Chete talde eta artistek parte hartuko dute; bigarrenean, berriz, aurreko egunean Bilbon ere izango diren Jahsta Reggae Band eta La Tribu Selektahs, eta Jarel Babel.

Bira osoan bildutako diruaren zati bat Spanish Music Lessons izeneko ekimenera bideratuko da. Jamaikako Kingston hiriburuko auzo gatazkatsuetan bizi diren haurrei musika irakastea du xede ekimenak.

Radiationek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button